TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, joko kooperatiboak egin ditugu gaur ere. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan. Helburua ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Zein gaizki pasatzen dezuen ehhhh!!!
ErantzunEzabatu