Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, jolas kooperatiboak egin ditugu gaur ere. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan.
Helburua: ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.
Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
Oso ondo pasa genuen¡¡¡
ErantzunEzabatuI like very much this video, congratulations!!!
EzabatuVery good is very well!!!
ErantzunEzabatuVery good, like a lot !!!
ErantzunEzabatuVery good, I like a lot the kooperatibos game.
ErantzunEzabatuVery good, ilike!!
ErantzunEzabatuvery good, very well, koperatiboak games was great!!!
ErantzunEzabatuZein polita den ume guztiak elkarrekin jolasten ikustea, adin mugarik gabe!!!
ErantzunEzabatu