Saltatu eta joan eduki nagusira

MASKARADA

Kaixo, Inauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta prestaketa lanetan jarraitzen dugu. Hurrengo egunetan entseguak egingo ditugu, dantzak gurekin ikasteko, bertan parte hartzea gonbidatzen zaituztegu: ASTEAZKENA 22, 11:30tan
 OSTEGUNA 23, 15:30tan
Ekitaldiaren bukaeran Agur Xiberua kanta abestuko dugu, berau ikastea ere animatzen zaituztegu. Maskarada ostiral arratsaldean egingo da:eskolako sarreratik irteera 14:45tan izango da.

Agur Xiberua, 
bazter guzietako xokorik ederrena. 
Agur sorlekua,
 zurekin ditut ametserik  goxoenak.
 Bihotzan erditik 
bortzetan elki deitadazut hasperena.
 Zu utzi geroztik
 bizi naiz tristerik, 
abandonaturik; 
ez baita herririk, 
Paris ez besterik,
 zu bezelakorik. 
Sor lekua utzirik gazte nintzelarik
 Parisen sartu nintzen kuraiez beterik.
 Plazerez gose eta buruan harturik
behar nuela alegera bizi
bortzetan geroztik
nigar egiten dit
 Xiberua zuri.
Agur Xiberua …

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...