Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.
Ez horregatik.Berriz behar ba dezue edo beste zeozer behar izan ezkero eskatu lasai.Ea txita asko ateratzen dittuzuen,aupa Markel ta konpania.
ErantzunEzabatu"Kriston" ilusioa daukagu gure eskolan jaioko diren txitak ikusteko. Ea taldetxoren bat osatzeko hainbat jaiotzen zaizkigun!!!
ErantzunEzabatuOndo jarraitu Mikelek emandako jarraibideak eta ea txita kuadrila jaiotzen zaizuen. Zorte on!!!
ErantzunEzabatuBai ideia politta...
ErantzunEzabatuZe ariketa interesanteak egiten dittuzuen. Inbidia pixka bat ere ematen dit: horrelako eskola bat edukitzea altxor bat da. ZORIONAK.
Aber ze taldetxo egiten duten gure txitek baina ondo pasako dugu gure txitekin jolas jolasean.....
ErantzunEzabatu