Urki eta Ekhi artista galantak eginda daude! Itzalekin jolasean ikusi zenbat animali sortu dituzten. Besteren bat egiteko gai al zarete? Animatu eta jolastu irudimenarekin!
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Oso politak
ErantzunEzabatuOso irudi politak sortu dituze ,soinua eta guztiz. Dragoia benetan beldurgarria
ErantzunEzabatu