Saltatu eta joan eduki nagusira

OSTRUKA ARRAUTZAREKIN TORTILA EGIN DUTE AIMAR ETA HODEIK

 Aimarrek aspaldi eskatu zion aitatxori ostruka arrautza ekartzeko eta azkenean lortu du! Amatxoren laguntzarekin kalkuluak egin dituzte eta 20 oilo arrautzaren pisu bera dutela ondorioztatu dute! Ondoren arrautzarekin zer egin pentsatu dute. Aupa gure matematikalariak!



"1,4 kg-ko ostruka arraultza ekarri digu aitatxok.
 Etxeko arraultza bat pisatu dugu eta 69,60gr pisatzen zituen. 
Ostrukaren arraultza, 20 oilo arraultza bezela direla ondorioztatu dugu.
Ondoren, arrautza erraldoiarekin patata tortila haundi bat egitea erabaki dugu, ostruka arrautza erdia erabili dugu, asko zen eta!

Arraultza irekitzerakoan asko kostatu zaigu, oskola gogorra duelako."






!







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...