UDABERRIA BASOAN " GAIA LANTZEN HASI DIRA HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK ETA EGUNEROKO PASEOA APROBETXATUZ INGURUA BEHATUKO DUTE. LANDAREAK, LOREAK ETA ANIMALIAK LANDUKO DITUZTE BESTEAK BESTE.
ASTE HONETAN GAROA ETA GOROLDIOA LANDAREAK, MATXINSALTOA ETA KUKUA ANIMALIAK ETA TULIPANA ETA LARROSA IKUSI DITUZTE!
EÑAUTEK GAROA AURKITU DU ETA ATZEKALDEAN ESPORAK DITUEN ALA EZ FROGATU DU! ETA BAI, ESPORAK DITU!
AITANAK AURKITU DUEN GAROAK EZ DU ESPORARIK!
GAROA
IRATZEA EDO GAROA LANDARE BAT DA. BEREZIKI TOKI HEZE ETA ITZALTSUETAN HAZTEN DA; ADIBIDEZ, BASOETAN
ETA ERREKA ERTZETAN. HOSTOEN
AZPIKO ALDEAN BOLATSO ITXURAKO POLTSA BATZUK DITU ETA KOLORE ARGIA IZATETIK
BERDE ILUN EDO MARROI KOLOREA IZATERA PASATZEN DIRA. BARRUAN DITUZTEN ESPORAK(HAZITXOAK) ASKATZEN
DITUZTE, HAIZEAK ESPORA
HORIEK MUGITZEN DITU ETA ESPORA HORIETATIK BESTE LANDARE BAT JAIOKO DA.
AITANA BERASARTEK GOROLDIOA IKUSI DU ADUNAKO ZENBAIT TOKIETAN, BAITA BERE ETXEKO PARETETAN ERE. OSO ERNE ZAUDETE TXAPELDUNAK!
GOROLDIOA
GOROLDIOA LANDARE TXIKI BAT DA, GEHIENETAN BERDEA,
LURRAREN, HARRIEN EDO ZUHAITZ ENBORREN IPARRALDEAN
HAZTEN DA, TOKI HEZEETAN . EZ DU
SUSTRAIRIK ETA LEKU HEZEETAN HAZITZEN DA, BASOETAN BEREZIKI. HEZETASUNA
ETA URA GORDETZEKO AHALMEN HORRI ESKER, BIZITOKI OSO EGOKIAK IZATEN DIRA IZAKI BIZIDUN TXIKI
ASKORENTZAT. GOROLDIOA
HARRISKUAN DAGO ETA MENDITIK HARTZEA DEBEKATUTA DAGO.
UDANEK GOROLDIOA ETA GAROA AURKITU DU TOKI BEREAN. PASEOETAN ASKO IKASTEN ARI DIRA GURE IKASLEAK! TXAPELDUNAK ZARETE!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).