2020-05-18

UDABERRIAN ZER AURKITZEN DUGU BASOAN?

"UDABERRIA BASOAN " GAIAREKIN LANEAN JARRAITUZ,  HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK  EGUNEROKO PASEOA APROBETXATUZ INGURUA BEHATUKO DUTE. LANDAREAK, LOREAK ETA ANIMALIAK AURKITZEA EDO ENTZUTEA IZANGO DUTE HELBURU BESTEAK BESTE.                                                                                                          
AURREKO ASTEAN,  GAROA ETA GOROLDIOA LANDAREAK, MATXINSALTOA ETA   KUKUA ANIMALIAK ETA TULIPANA ETA LARROSA LANDU ZITUZTEN! 

UDANEK, AITANA BERASARTEK ETA EÑAUTEK BESTE BATZUEN ARTEAN GOROLDIOA ETA GAROA AURKITU ZUTEN.

  

   
ARATZEK ETA LAIDAK MATXINSALTOA IKUSI ZUTEN ETA BERE GORPUTZA GERTUTIK BEHATZEKO AUKERA IZAN ZUTEN.
  

                  

 ASTE HONTAN BERRIZ, GOROSTIA ETA MENTA LANDAREAK, TXANTXANGORRIA ETA KILKERRA ANIMALIAK ETA BITXILOREA ETA EKILOREA LOREAK IDENTIFIKATUKO  DITUZTE.        

EÑAUTEK, GAUR ARRATSALDEAN GOROSTIA ZUHAIXKA IKUSI DU! AUPA LAGUNAK! OSO ERNE ZAUDETE!


GOROSTIA

GOROSTIA ZUHAIXKA EDO ZUHAITZ TXIKIA DA, 10 M-RAINOKOA. ZUHAITZ HAU DIOIKOA DA, HAU DA, ALE EME ETA ARRAK DAUDE ETA SOILIK EMEEK DITUZTE FRUITU GORRI KARAKTERISTIKOAK. GOROSTIAREN ADARRAK ETA FRUITUAK EGUBERRIETAKO APAINGARRI MODUAN ERABILI IZAN OHI DIRA GABONETAN. GAUR EGUN GOROSTIA BABESTURIKO ZUHAITZA DA.
HOSTOAK, IRAUNKORRAK DIRA, OBALATUAK, HORTZ ZORROTZEZ HORNITUAK DIRA ETA MUTUR ZORROTZA DU. HOSTOAK BERDE ILUNAK DIRA GAINALDETIK ETA OSO DISTIRATSUAK.
FRUITUA HEZURDUN TXIKI BAT DAUKA, KOLORE GORRI BIZIKOA.


UNAX-EK GOROSTIA, GAROA ETA BITXILOREAK IKUSI DITU BERE PASOETAN ZEHAR.

 


AITANA BERASARTEK GOROSTIA, BITXILOREAK ETA LARROSAK IKUSTEAZ GAIN, OILOA ETA TXITOAK IKUSI DITU BERE PASEOTAN ZEHAR. HONETAZ GAIN, ETXEAN MENTA LANDAREA HAZI DELA KONTURATU DA!






                                                                                                                                     

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).