Saltatu eta joan eduki nagusira

Jon Maia eskolan

Urriaren 28an, Jon Maia etorri zen gure eskolara, berak izandako abenturak gurekin partekatzeko. Guk San Juan baleontziari buruz lan egin genuen eta txikiek Beothuk ipuina irakurri zuten. Beraz, gure zalantzak argitzera etorri zen.


Lehenengo, hegazkinez Quebec-era bidaiatu zuten; eta hortik, Red Bay-eko kostaldetik, Labrador penintsularaino txalupaz. 46 egunez egon ziren bidaiatzen, eta gauero uharte batera joaten ziren lo egitera. 10-12 ordu inguru egoten ziren arraunean, baina haizea zegoenean txalupa bere kabuz zebilen. Nolako bidaia izan zuten, nolako baldintzak izan zituzten eta zer ikusi zuten kontatu zigun. Adibidez, ezin zutela dutxatu, ez zutela arroparik aldatzeko eta beste hainbat gauza. Eta gainera, euskaldunek utzitako aztarnen argazkiak erakutsi zizkigun, esaterako, labeak.
Oso gustura egon ginen. Gauza berri pila ikasi genuen, eta jakin-minez geratu ginen. Eskerrik asko etortzeagatik, Jon Maia!

Iruzkinak

  1. Jon Maiak esan zizkigun kontu guztien sinopsia arras ongi egin duzue LH 5 eta LH 6 mailakoek. ZORIONAK!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Jon Maia eskerrik asko adunara etorri eta abentura kontatzeagatik. Olentzerori behotuk ipuina eskatuko diogu ta zure abenturak irakurriko ditugu, eskerrak opariagatik!
    Non dira Kanadako indioak?Nahiak hau galdetzen du!

    ErantzunEzabatu
  3. Joanes eta peru arrituta gelditu ziren. Egunen batean kanadara joango gara hango indioak ezagutzera. Mila esker jon maiari eta irakasleeri.

    ErantzunEzabatu
  4. politta izan zen Jon Maiaren bixita, gainera etxean genuen Beothuk liburua sinatu zigun.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

JANGELA

2021/2022 ikasturtean, Adunako eskolan jangelan bazkaltzen geratzen direnean ABENDUKO menua hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

BERRITSU IRRATIA 16.emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egin dugun azken irratsaioa. Aiert, Julen, Ander, Markel, Alaitz, Lander, Ibai eta Amaiari egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea. Bixente Gaorostidi bertsolariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa egin dugu eta horren aitzakian lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!!! Bixente Gorostidi eta ikasleak

Iturraran parketxea

Kaixo, guztioi: Oporrak hartu aurretik Aia herriko Iturraran parketxera egin genuen bisita. Koala gelakoek ogi goxoa egiteko aukera izan zuten, eta Euskogelakoek, aldiz, Pagoetatik ibilbide polita egiteko aukera izan zuten. Hemen argazki bat eta bideotxo bat ikusteko aukera duzue. Hala ere, argazki gehiago ikusi nahi badituzue, eskolako Webgune berrian aurkituko dituzue. Dena den, jakinarazi nahi dizuegu, horiek ikus ahal izateko erabiltzaile eta pasahitz bat behar dela, eta webgune horretan bertan dagoen eskaera-formularioa betez eska ditzakezuela.