Saltatu eta joan eduki nagusira
ELIKADURARI BURUZ IKASTEN
Aurreko ostiralean urtarrilaren 30ean 2. eta 3.zikloko ikasleak Urbil merkataritza gunera joan ginen Eroskiko elikadura programako saio bat osatu eta gelan ikasitakoa praktikan jartzeko.
Lehenik produktuetako etiketak nola interpretatu azaldu ziguten, ondoren atsedenaldi bat egin eta fruta brotxetak eta gailetak jan genituen. Gero elikagaien piramidea ikusi eta 3 taldetan banatu ginen "erosketak" egin behar baigenituen gosari, bazkari eta afari orekatuak prestatzeko.
Hemen daude goiz hartako momentu batzuk, ea gogoko dituzuen!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.