Inauteri festan primeran pasa genuen, ikusi bestela bideoa! Sukaldari trebeak eginak gaude!
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Ze polita ikusten den Adunako herria sukaldari koloretsuez apainduta. Eguraldia lagun izan genuen, eta mendietan elurra ikusten zelarik, txokolate bero batekin ederki bukatu genuen eguna.
ErantzunEzabatu“artillero dale fuego, ezkontzen zaigula pastelero” iupiiii…
Karramarro gelakook ere primeran pasa genuen!!
ErantzunEzabatu