Donostiara irteera polita egin dugu. Untzi Museoan bakailaoa arrantzatzeko mota ezberdinak ezagutu eta amuak egiten ikasi dugu. Bidean, Amarako parkean jolastu eta bazkaldu ondoren Txuri urdin izotz jauregira joan gara. Izotz Jauregian diskoteka ere izan dugu eta ezibizio ederra eman dugu. Egun ederra pasa dugu.
Ainara Azpiazu Komikilaria etorri zitzaigun komikiak nola egiten diren erakustera. Marrazkiak oso erraz egiten ditu eta truko asko erakutsi dizkigu. Mil esker Ainara gure eskola etortzeagaitik!!!
I made a presentation of manta rays, if you want to have some imformation about it, play this video. I hope you like it. Thanks!!! Thank you Summer for helping me with the pronunciation!!!
Aurreko astean bezala, oraingoan ere eskola osoa elkartuz bi lan ezberdin egin ditugu. Hoietako batean arrainen azterketa: arrainak ikutu, neurtu, pisatu, ireki, barrukoa aztertu eta aurkitutako parasitoak mikroskopioan behatu. Beste txoko batean berriz, Julenek ekarritako itsasoko fosilak ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu.
Gaur Gorputz Hezkuntzako saioa berezia izan da. Itsasoaren inguruan lanean ari garenez piratei buruzko ipuin kooperatibo bat osatu dugu. Ikusi pirata hauek zein trebeak diren!
Bigarren saio honetan patinekin beste trebetasun batzuk landu ditugu eta irudiek erakusten duten bezala oso ondo moldatu gara. Saioaren bukaeran hockey partida bat egin dugu eta oso gustora ibili gara.