Saltatu eta joan eduki nagusira

Gure akuarioan kide berriak

Mikroskopioarekin saltxeatzen, sarrerako akuariotik ateratako ur lagin batean, honako izaki bizidun hauekin topatu gara. Guk ez dakigu zer diren; izan ere, 3 arrain eta landare bat soilik genuela uste genuen.

Norbaitek lagunduko digu zer diren jakiten?

Iruzkinak

  1. Ezin dut ezertxo ere aportatu. Ez dut ideiarik zein izan daitezken kide berriak.

    ErantzunEzabatu
  2. Horrelako izaki bizidunak “House” edo “anatomia de gray” telesailetan bakarrik ikusi ditut… Kar-kar-kar… ideiarik ez!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Nire ustez, lehenengoa planaria bat da eta bigarren bideokoa hirudineo bat. Lehenengo begirada batean, behintzat, antz handia dute horiekin!! Ea zer dioten adituek...

    ErantzunEzabatu
  4. Mila esker, Amaia!

    Begiratuko dugu informazioa, ea zer gehiago ikasten dugun...

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.

BERRITSU IRRATIA 4. emanaldia

Ugaitz, Eneko, Markel, Aiora, Asier, Peru C., Irati, Denis, Eñaut, Amaia eta Peru Sarasola izan dira 4. irratsaioa prestatu dutenak. Gure artera Miguel Angel Irazabalbeitia gure eskola egin zuen arkitektoa gonbidatu dugu. Elkarrizketaz gain beste hainbat txoko gustagarri ere izan ditugu: Eskolako zipriztinak, diskoen eskaintza, English corner, txisteak eta lehiaketa. Oso polita atera zaigu eta disfrutatu gure Berritsu irratiarekin!!!

BA AL DAKIZU NOLA DEITZEN DIREN?

AURREKO ARRATSALDEAN HONAKO FRUITU HAUEK BILDU GENITUEN; GAZTAINAK ETA INTXAURRAK. JAKINGO AL ZENUKE ESATEN NOLA IZENA DUTEN FRUITU HAUEN KANPOKO AZALEK?   HURRENGO ASTEAN ERANTZUNAK EMANGO DIZKIZUGU.   KAIXO LAGUNOK: AURREKO ASTEAN AGINDU BEZALA, HEMENTXE GAUDE ERANTZUNAK EMATEKO PREST! GAZTAINARENA MORKOTSA DA ETA INTXAURRARENA ZOKOTENA. GOZATU UDAZKENEAN FRUITU GOXO HAUEKIN!