Aurreko ostiralean irabiakia prestatu genuen eskolan. Ez zuen arrakasta handirik izan. Gehienen ustetan esne gehiegi zeukan eta marrubi zapore gutxi, orain ez delako marrubiaren garaia.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Zaporea ez dakit nolakoa duen, baina pinta ederra dauka, sukaldariak ere bai!!!
ErantzunEzabatuLasai Iñaki, etortzen zarenean irabiaki goxo-goxo bat prestatuko dizugu.
Ezabatu