Saltatu eta joan eduki nagusira

BERRITSU IRRATIA 5. emanaldia

Bihar euskararen eguna da, eta gaurko irratsaioan aipamen berezia eman diogu euskarari.
Gaurkoan Janne Haba eta Monika Sanchez gurasoak elkarrizketatu ditugu eta oso gustura egon gara beraiekin berriketan. Mila esker gure irratira etortzeagatik!!!
Julen, Izar, Nahia, Jakes, Joanes, Izaro, Amaia, Aiert, Jone eta Peru izan dira irratsaio hau prestatu duten artistak.
Oso polita atera zaigula uste dugu. Ea gustatzen zaizuen?

Iruzkinak

  1. Zorionak 5.emanaldian parte hartu duzuen guztiei, oso lan ona egin duzue. Baina oraingo honetan aipamen berezia Monica eta Janeri egindako ahaleginagatik. Oso ondo aritu zarete, beraz, animatu eta jarraitu euskaraz mintzatzen.

    ErantzunEzabatu
  2. Very good!!!
    It is very big work.
    Congratulations.

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ondo atera zen irratsaioa, eskerrik asko Monika eta Janneri, irratia egin zuten guztiei eta etxetik deitu zutenei!!!

    ErantzunEzabatu
  4. Oso polita izan da. Zorionak irratian parte hartu duzuenoi!!!

    ErantzunEzabatu
  5. Oso ondo berritsu irratia

    ErantzunEzabatu
  6. oso on do egin ze nuten eta batezere janne eta monika!!!!

    ErantzunEzabatu
  7. Oso ongi egin duzue berritxu irratia

    ErantzunEzabatu
  8. Oso ondo egin zenuten baina jannek eta monikak batez ere zorionak!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!