Adunako Haur Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 urteko haurrek Eduardo Chillidaren eskultura ugari ikusteko aukera izan zuten Chillida Leku museoan. "Harri" eskultura, "Espazioari aholkua" eskultura, "Lotura", "Besarkada" eta "Haizearen orrazia" izan ziren ikusitako eskultura batzuk. Honetaz gain, Zabalaga baserri barruko zenbait eskultura ikusi zituzten eta eskulturetan dagoen Eduardo Chillidaren sinadura ezagutu zuten.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.














Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).